Elkartearen bazkide kopurua asko hazi da azken urteetan eta horrela gaur egun 324 bazkidek osatzen dugu elkartea gure eskubide eta betebeharrekin.

 Nahiz eta gaur egun Sendi ekintzan bazkide egiten diren gehienak Sagardotegia erabiltzeko aukera izateko den, hitz gutxitan Sendi ekintza sagardotegia bakarrik ez dela azaltzen  saiatuko gara.

 HELBURUAK:

-          Familien baloreak eta interesak defenditu

-          Kirola eta kultura bultzatu eta zabaldu

-          Nahiz eta Elkarteak irabazinahirik ez izan, aurreko helburuak aurrera atera ahal izateko ekintza ekonomikoak garatu.

 GOBERNU ETA KUDEAKETA:

   Elkartearen gobernua eta kudeaketa honoko organoek eramango dute:

-          Organo goren bezela, Bazkideen Batzar Orokorrak

-          Zuzendaritza batzordeak, kudeaketa iraunkorra eramango du.

   Batzar orokorraren ahalmena da:

-          Elkartearen kontuak eta aurrekontuak aztertu eta onartzea

-          Zuzendaritza batzordearen kudeaketa onetsi

-          Zuzendaritza batzordeko kideak aukeratu

-          Kuotak finkatu

-          Estatutuak aldatu

-         

   Batzar orokor ohikoa gutxienez urtean behin egin behar da eta ez ohikoa, zuzendaritza batzordeak erabakitzen duenean edo bazkideen %25-ak eskatzen duenean.

   Zuzendaritza batzordea lehendakariak, lehendakariordeak, idazkariak, diruzainak eta bokalak osatzen dute. Kargu hauek bi urtetarako dira baina berrautaketa kasuak eman litezke batzar orokorrak hala erabakiko balu.

BAZKIDEAK:

   Bazkide izateko baldintza hauek bete behar dira:

-          Ibarran jaio edo bizi direnak, 18 urte beteak izatea eta emantzipatua egotea.

-          Urteko kuota ordaindua izatea

-          Zuzendaritza batzordeari eskaera idatzia aurkeztea

   Bazkidearen eskubideak:

-          Elkarteen legearen edo estatutuen aurkako elegiteak jar ditzake

-          Elkartearen kontu, ekintza, batzordeen eraketa, etab-en berri izan behar du

-          Batzar orokorretan ahotsa eta botoa izan

-          Elkarteak burutzen dituen ekintzetan parte hartu

-          Nahi duenean borondatezko baja eman

-          ...

>>>>>>

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza