Bazkidearen betebeharrak:

-          Zuzendaritza batzordeak hala erabakiko balu, Elkartearen helburuak lortzeko bete beharreko ekintzak burutzeko prest egon

-          Kuota ordainketak puntualki egin

-          Zuzendaritza batzordeak hartutako erabakiak eta estatutuak onartu eta bete

-          Izendatua izen den zuzendaritza kargua onartu eta gogoz lan egin

-          Elkartearen izen ona edonon defenditu

   Zehapen-araubidea (régimen sancionador):

-          Zuzendaritza batzordeak hartutako erabakiak eta estatutuak behin eta berriz ez onartu eta betetzeak bazkidea zigortzea ekar lezake. Bazkideak bazkide bezela dituen eskubideak gal ditzake epe bateterako ala betirako, zuzendaritza batzordeak hala erabakiko balu.

   Bazkide izaera galtzeko baldintzak:

-          Bazkidearen heriotzagatik

-          Borondatezko baja emanez

-          Zuzendaritza batzordeak zigor moduan horrela erabaki duelako

-          Urteroko kuota puntualki ez ordaindu izanagatik. Martxoaren 31-ean ordainketa egina egon behar du bestela borondatezko baja izango da eta hurrengo urteko urtarrilak 1-a arte ezingo du berriro bazkide izan.

ELKARTEAREN DESEGITEA:

   Elkartea desegingo da:

-          Batzar orokor batean bazkideen gehiengoak hala nahiko balu

-          Epai baten ondorioz

-          Kode zibilaren 39.artikulua medio

   Likidazio komisio bat eratuko litzateke eta elkarte bezela dituen obligazioak kitatu ondoren patrimoniorik geratuko balitz Ibarrako talde bati emango litzaioke, beti ere herriaren alde lan egin eta erakunde politiko edo erlijiosoa izango ez balitz.

 

<<<<<<<

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza