Elkarte hau sortzeko arrazoirik nagusiena zera izan zen, haurrak eskolaratzeko arazoa egotea, batez ere mutilentzat.

            Garai hartan 1965-66 aldera Ibarran 3 eskola ziren: bi herri eskolak, bat mutilentzat, Pedro Corres jaunak zuzendua eta beste bat neskena Rosario Etxenike andereak,  maistra euskaldunak, zuzendua eta beste bat partikularra, orduan deitzen genion bezala,  Zumeko Maritxu Peña andereak zuzendua. Eskola honetara neskek bakarrik zuten sarrera. Ikuskaritza aldetik zorrotz debekatu zien mutilak hartzera nahiz garai batean  onartuak izan.

            Egoera honetan mutilek sei urte arte ez zuten herrian eskolaratzerik izaten, haur gehiegi ziren maisu batentzat.

            Guraso batzuk oso kezkaturik zeuden eta arazo honi irtenbide egoki bat eman nahian jakin zuten  “Cabezas de Familia” deituriko elkartea sortu ezkero  bide egokia zela  herrirako eskola gehiago lortzeko.

            Eta horrela hasi ziren guraso talde bat Juan José Arin, herriko apaiza tartean zutela (hau izan omen zen “el alma mater” Jose Garmendiak dioen bezala) arazo hau nola bideratu aztertzen,  nola lortu ote zitekeen orduan deituriko “escuela de parvulos” bat , non etab .eraikitzeko.

            Erretore etxeko baxeran zen aretoan biltzen ziren, eta elkartea sortzeko, Alegiatik etortzen omen zen  Gastesi Jauna  zer pauso eman behar ziren etab. aholkuak ematera.

            Nahiz ofizialki 1967an gauzatu zen, aktetan azaltzen den bezala badago 1966ko agiri bat, bi gela egiteko proiektua , garai bateko hilerri zaharrean, elizaren alboan.

            Terreno hau dela eta eztabaida sortzen da udaletxe  eta parroki artean; udaletxeak esaten du herrikoa dela dauzkaten agirietan azaltzen den bezala, baina parrokiak erregistratzen du bere izenean.

            Lehenengo akta, (01horrian) 1967ko Martxoan egindako bilerarena da . Antolaketa  komisio bat sortzen da, Juan José Segurola Unsain buru dela eta honek sortu nahi den elkartearen  estatutuak irakurri eta onartu ondoren gainontzeko komisiokoak izendatzen dira: Sabino Malkorra+, Santos Zubelzu+, José Peña, Ambrosio Alijostes+, José Garmendia, Luis Izaguirre+, Fermín Urrestarazu, Juán Etxeberria eta Ricardo Muñagorri.

            Bigarren akta 1967ko apirilaren 20an  elkartea onartua izan denez  Zuzendaritza osatzen da :

            Lehendakaria: José Segurola Unsain Jauna.

            Idazkaria: Ricardo Muñagorri Etxeberria Jauna.

            Diruzaina: Sabino Malkorra Arsuaga Jauna+.

            Bokalak: Santos Zubelzu+, José Peña, Luis Izaguirre+, Fermin Urrestarazu, Antonio Garmendia+, Ambrosio Alijostes+, Juan Etxeberria, Casimiro Etxezarreta+, Benito Arribas+, Pedro Romero, Fernando Irastorza, eta José Garmendia .

(Bokalak aukeratzekoan zona ezberdinetakoak izatera kontuan hartzen dute. Arrazoia badirudi kuotak kobratzeko dela bakoitzak bere esparruan).

Haur eskola egiteko erabakia hartzen dute eta planoak eta aurrekontua aurkezten da. (299.899,82 pezeta)

Donostiako Obispadoarekin harremanetan daudela agertu eta honen oniritzia dutenez  Direktibari hau aurrera  erameteko  gaitasuna edo ahalmena ematen zaio.

Egindako eskola horiek noren izenean jarri arazoa sortu zen: herriko munizipala izan edo parrokiala.

>>>>>>>

 

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza