Panperoa edo txekor jana ez da gaur egunekoa. Sendi ekintzaren 1969-ko abuztuko aktan dugu lehenengo erreferentzia. Hemen zera jartzen du: txekor jana egitea erabakitzen da eta bertara joateko erizpideak gizon ezkondua edo soldaduzka egindakoa izatea da. Prezioa 250 pzta. Beraz, panperoak aurten 40 urte bete ditu.

 Sarrera honen ondoren, aurtengo panperoari eutsiko diogu. Nahiz eta Panperoa Abuztuak 23-an izan, prestaketa askoz ere lehenago hasten da. Horrela, Uztaila erdialdean kartelak eta txartelak eskatu behar dira. Abuztu hasieran kartelak jarri eta txartelak salmenta puntutan uzten dira ( ZUBIAURRE,SENDI EKINTZA TABERNA, ATARI, DANON TXOKOA ETA ARKAITZ AZPI ). Haragia ere aurrez eskatu behar da eta hau erretzeko egurra ere bai. Zer esanik ez, bazkarian serbituko diren jakiak egiteko behar diren jeneroa ere aurrez eskatu behar dela.

 Azken urteotan bezela, Panperoa Uzturpe ikastolan izan da eta menua honako hau izan da:

        - Piperrada

        - Salda

        - Txekorra

        - Postrea ( Sagar tarta )

        - Kafea

        - Kopa

 Aurten 192 bazkaldar izan dira eta txartelaren prezioa 25 -koa izan da.

  Eta amaitzeko esan, txekorrada ez litzatekela posible izango sukaldean aritzen diren bolondresak egongo ez balira. Beraz, mila esker zuei, azken 40 urte hauetan musutruk egin duzuen lanangatik

 

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza