Orain dela 3 urte hitzartu genuen  proiektu hau udala ,ikastola ,Pilota Aniztasuna Errekreatibo taldekoek eta guk (Sendi Ekintzak). Bakoitzak bere neurrian parte hartzen du :matrikulazioan, diru laguntzan,instalaziotan,monitoreetan. … Hiru urte hauetan forma eta egitura sendotzen  joan da.

 Aurten 29 umek  jarduten dute pilotan eta 4 taldeetan daude banatuta: prebenjaminak 1, prebenjaminak 2, Bejaminak+alebinak eta infantilak+kadeteak.

 Lehendabiziko 2 taldeen helburua, jolasen bidez pilota mundura inguratzea da,osasuna eta kirola uztartuz. Astean behin elkartzen dira egun desberdinetan.

 Hirugarren taldeko umeek astean bitan entrenatzen dute. Nahiz eta esku pilotan jardun,tarteka ,beste pilota modalitateak ezagutzeko aukera  eskaintzen zaie,hau da, zesta ,erremontea,…

 Laugarren taldekoek,astean bitan entrenatzen dute  baita ere eta hauen entrenamenduak  konpetiziora bideratuta daude (prestakuntza fisikoa ,teknikoa…)Aurten 4 mutil federatu  ditugu. Baxilio Zabala izango da gure delegatua.

Mikel Belloso eta Koldo Rabadán arduratzen dira umeen entrenamenduetaz.

Txapelketa ezberdinetan  parte hartzeko aukera izango dute urtean zehar.

Orri honetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Pilota Aniztasuna Errekreatiboko taldeari eta Udalaren kirol teknikari,Xabier Ayerzari,ematen diguten laguntzagatik.

Edozein kezka  argitu nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin ondorengo telefonoan: 625707829.  

 

 

 

 

                                                                                              Lourdes Oiarzabal

 ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIA

PREBENJAMINAK

LH1

PREBENJAMINAK

LH2

BENJAMINAK+

ALEBINAK

  INFANTILAK +

    KADETEAK

Asteartea

17,15-18,00

Asteazkena

17,15-18,00

Asteazkena

18,00-18,45

    Asteartea

  18,00-19,00

 

 

Osteguna

18,30-19,15

    Osteguna

  17,30-18,30

 

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza