Sendi Ekintzak duen sagardotegia bazkide den edonork erabil dezake. Beste elkarte batzuekin konparatuz gero baditu berezitasun batzuk.

  • Kontsumitzeko sagardotegiak eskaintzen duen genero bakarra GAZTAÑAGA sagardotegiko sagardoa da.

  • Kafe makinarik ez dago.

  • Telebistarik ere ez.

  • Edozein bazkidek sagardotegia oso osorik aloka dezake aurretik eskaera eginez gero.

Material aldetik honoko hau aurki dezakegu:

  • 3 mahai luze ta 4 motz

  • 3 su dituen sukaldea, labea eta parrilla.

  • Sartagiak, lapikoak,...

  • Sardeak, labanak,edalontziak,platerak,...

  • 2 komun

  • 2 sagardo kupel

  • ...

                                                                                                        

                   

ARAU OROKORRAK

  • Ontziak garbitu beharrik ez dago, ez eguardian ez gauean. Hori bai, tiketa betetzerakoan garbitzailearen lana ordaindu behar da pertsona bakoitzeko, bai eguardian bai gauean.

  • Plateretako janari-hondarrak kendu egin behar dira eta bere lekuan utzi, hau da, plateren organ edo edalontzienean. Sukaldea ere jasota eta garbiotuta utzi behar da, hau da bai suak eta bai labea erabili baldin badituzue, behintzat, eta bazkaldu duzuen mahaiaren inguruan ere erratza pasa behar da. GUZTIOK ESKUBIDE BERBERAK DITUGULA PENTSATU BEHAR DUGU, ETA GAUEAN DATORRENAK EGUERDIAN ZEGOEN BEZALA TOPATU BEHAR DU ELKARTEA, HAU DA, GARBI.

  • Merienda egiterakoan sagardoa edanez gero, tiketan apuntatu beharko da (1,50€ pertsonako).

  • Edalontziren bat austen bada, gainontzeko zaborrekin ez bota. Horretarako ontzi berezi bat dago.

  • Ontzi garbitzailea soil-soilik garbitzaileak erabili dezake.

  • Sagardotegian ezingo da gozaltzera edo bazkaria prestatzera sartu goizeko 11-k baino lehenago, garbitzailea lanean ari den bitartean.

  • Elkartetik kanpora mahaiak ateratzea debekatuta dago.

MAHAI ERRESERBAK

  • Erreserba egiteko liburu bat dugu. Mahaia, inolaz ere ezingo da 3 egun baino lehenago erreserbatu. Hau da, IGANDERAKO mahaia erreserbatu nahi duenak, OSTEGUNA baino lehen ezingo du erreserba egin.

TIKETAK

  • Tiketak behar bezala bete behar dira, bazkidearen izena eta zenbakia garbi jarriaz.

  • Gasa, Serbilleta eta Garbitzaile kontzeptuak erabiltzaile bakoitzeko apuntatu behar da.

  • Tiketa gaizki betetzen duten bazkideei, egin duten akatsaren berri emango zaie.

  • Akatsa behin eta berriz errepikatzen bada batzarrak kasuan kasuko neurriak hartuko ditu.

  • Merienda egiterakoan sagardoa edanez gero, tiketan apuntatu beharko da (1,50€ pertsonako).

MATERIALA ETA LOKALA

  • Sagardotegitik eta biltegitik ezingo da ezertxo ere atera (platerak, lapikoak,…). Norbaitek zerbait beharko balu ardunadunari eskatu.

  • Norbaitek sagardotegia alokatu nahiko balu, horretarako egina dagoen inprimakia bete eta alokatu nahi duen eguna baino 8 egun lehenago entregatu beharko du.

HAURREN MERIENDAK

  • Aurretik erreserba egin beharko da.

  • Sagardotegiaren erabilera hutsa 3 € izango da.

  • Tiketan egertzen diren beste kontzepturen bat erabiliz gero ( serbilletak, gasa,…), hoiek ere apuntatu egin beharko dira.

  • Sagardotegia 7-tan utzi beharko da.

  • Merienda luzatuko balitz eta afaria egiteko asmotan izanez gero erreserba liburuan apuntatu beharko da.



 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza