SENDI EKINTZAREN EGUNA

                               TXOSTENA

 



Egun guztian zehar guraldi oso txarra izan dugu. Goizean kazkabarra eta euri jasa handiak tartekatu dira. Eskerrak karpa izan dugun. Bero bonba jartzea ere idea ona izan da.

-          HAUR TAILERRAK ETA JOLASAK: goizean, herriko txikienek aurpegia eta ilea margota edo llabero eta txapak egiteko aukera izan dute. Eguraldi txarra zegoela kontutan izanda parte hartu duten haurren kopurua nahiko majoa izan da. Ondoren marina bat jolasetan parte hartzeko aukera izan dute: lokotxak biltzen, tokan, zaku karrera, maleten jokua, itxulapikoak hausten, …

-          KROSA: hau arratsaldean izan da. Eguraldiak lagundu ez arren jendea animatu da eta giro polita sortu da. Maila guztiak kontutan izanik 100 haur inguruk korrika egin dute. Hona hemen eman diren emaitzak.

      2001-2002: neskak: 1.Mara Odriozola 2.Elene Gordejo 3. Naia Amonda

                            mutilak: 1.Urko Odriozola 2. Iker Ezeiza 3. Aitor Gurrutxaga

      1999-2000: neskak: 1. Nerea Zinkunegi 2. Iratxe Lizarribar 3. Ane Zubelzu

                            mutilak: 1. Unai Iribar 2. Aitor Maiza 3. Ibai Salaberria

      1997-1998: neskak: 1. Maddi Amondarain 2.Maider Zumeta 3.

                            mutilak: 1. Unai Aierbe 2. Joseba Tobias 3. Ander Pagola

      1995-1996: neskak: 1. Goretti Galárraga 2. Maria Camarero 3. Maitane Diego

                            mutilak: 1. Gaizka Maiza 2. Ioritz Lopetegi 3.

-          PELOTA: eguraldi txarra zela eta, pelota erakustaldia frontoian izan da. Haserako asmoa udaletxe atzeko paretean egitea zen baino… Plazan ez egiteak festatik pixkat aldendu du saio hau baina hala ere ekitaldi ederra burutu dute Sendi Ekintzako pelota eskolakoek.

-          TXOKOLATADA: egin duen eguraldiarekin plazara hurbildu den jendeak gusto handiz hartu du txokolate beroa bizkotxoekin. Ta zer esanik ez krosean parte hartu duten neska-mutilek!

-          LUNTXA ETA TXIRI IRIKIERA: MUNDIALA!! Jatekoa izugarria! Bai hotzak eta bai beroak! Jendeak izugarrizko lana egin du luntx hau prestatzen eta gainontzekoek eskertu dugu. Bertsoa nahiko kaxkarra izan da ta datorren urteari begira bertso eskolakoak animatuko balira, hobe. Giro aparta sortu da txiriaren inguruan.

 

DATORREN URTEAN BERRIRO FESTA HONEN INGURUAN ELKAR IKUSIKO DUGULAKOAN, LAN TALDEAREN IZENEAN, MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIEI

 

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza