Urtero bezala, Gazte Festen barnean, Sendi Ekintzari tortillada aurrera eramatea tokatu zaio. Eguraldiak lagundu du eta jendearen erantzuna ere ona izan da. Argazki asko ez ditugu baina norbaitek ikusi nahi izango balitu Argazki Albumera jo.

 Horrelako tortilla bat egitera norbait animatuko balitz, hona hemen errezeta:

Osagaiak:

- 70 kg patata

- 30 dozena arraultz

- 6 kg piper berde

- 10 buru baratxuri

- 8 kg tipula

- 10 litro ekilore olio

- 2 kg gatza

Nola egin:

- Oliotan, txiki-txiki egindako tipula, baratxuria eta piper berdea potxatzen eduki. Gero,aurrez txikituta dagoen patata bota eta denbora luzez nahasten ibili ondo egin arte. Sortzen diren olio putzuak kendu. Irabiaturik eta gatza emana duen arraultza bota. Guzti hau ondo nahastu arraultza ondo egin arte. Ogi artean jarri eta jende artean banatu. On egin! Errezeta erraza izan arren guzti hau egiteak 3 ordu inguruko lana suposatzen du.

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza