BERRIAK

 Berririk nagusiena Sendi Ekintzak webgunea duela da. Webgunean atal desberdinak aurki ditzazkegu: Historia, Ekintzak, Argazki albuma,...

 Gune hau ahal den dinamikoena egiten saiatuko gara, hau da, elkartearen inguruan ekintzaren bat, batzarren bat edo besterik egongo balitz, orri hauetan agertuko litzateke erreportai, argazki edo berri modura. Zuen aportazioa ere garrantzitsua da gunea bizirik mantentzeko ( agurrak, iradokizunak, kexak,...).

 Lehen orri honetan atal desberdinak izango ditugu:

- BERRIAK: elkartearen inguruan sortzen diren berriak agertuko dira.

- EZ NAGO ADOS: atal honetan ados ez gauden gauzetaz protesta egiteko aukera izango dugu. Argazki edo idatzi moduan protesta dezakegu/dezakezu.

- JOLASTU ETA IRABAZI: hilero jolas desberdin bat planteatuko zaizue eta asmatzaileen artean sari desberdinak zozketatuko ditugu.

--------------

 Urtero bezala San Bartolome errifa egin da. Dagoeneko sariak jasotzeko epea pasa da baina norbaitek irabazleen zerrenda ikusi nahiko balu egin klik hemen.

--------------

 

                                                                                                                    

                   

EZ NAGO ADOS

  Irailaren 14-an ez-ohiko batzar orokorra izan genuen. Bazkide guztiei, batzar honen berri postaz eman zitzaien. Batzar honetan besteak beste estatutu berriak onetsi  edo atzera bota behar genituen. 325 bazkidetatik 25 bakarrik azaldu ginen. Non ziren beste guztiak? Bazkideak inplikazio handiagoa izan beharko luke eta ekintza hauetan eta besteetan parte gehiago hartu. Sendi ekintza elkartea ez da sagardotegia bakarrik!!!

JOLASTU ETA IRABAZI

- Hemen agertzen zaizuen argazki puska hau Argazki albumetik ateratakoa da. Aurki ezazu zein argazkitatik ateratako puska den eta Sendi Ekintza Tabernean eskeinitako bi pertsonentzako afaria (bi plater konbinatu + edaria + kafea) irabazi. Erantzunean, zuen datuak (izena, abizena eta bazkide zenbakia), argazkia zein ekintzetakoa eta zenbatgarren argazkia den jarri. Erantzuna nola bidali jakiteko egin klik hemen.

.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hasiera | Non gaude? | Historia | Elkartea | Sagardotegia | Ekintzak | Pelota eskola | Argazki albuma | Loturak | Kontaktua

                                          Copyright 2009 - Ibarrako Sendi Ekintza